Digestio-aparatua gorputzera sartzen diren elikagaiak organismoaren zelulak erabiltzeko substantzia bihurtzeko parte hartzen duten organo eta prozesuek osatzen dute. Bere funtzioak elikagaien garraioa, digestio urinen jariaketa, elikagarrien xurgapena eta iraizketa dira. Digestio prozesua berdina da urdail bakarreko animalia guztietan, hau da, gluzido, lipido eta proteinak unitate sinpleagoetan bihurtzen dira digestio entzimei esker, xurgatu eta odolean beren garraioa posible eginez. Organoak Digestio-aparatuko organoak: 1: Listu guruinak 2: Parotidak 3: Masailezurpekoak 4: Mihipekoak 5: Ahoa 6: Faringea 7: Mihia 8: Hestegorria 9: Pankrea 10: Urdaila 11: Pankrea hodia 12: Gibela 13: Behazun xixkua 14: Duodenoa 15: Behazun hodia 16: Heste lodia 17: Zeharkako kolona 18: Goranzko kolona 19: Beheranzko kolona 20: Ileona (Heste meharra) 21: Heste itsua 22: Apendizea 23: Ondestea 24: Uzkia Gizakiaren kasuan, organo nagusiak honakoak dira: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia. Ahoa: Aho barruan hainbat atal daude digestioa ondo egiteko: Mihia: muskulu mugikor bat da. Mugituz, janaria alde batetik bestera eramaten du. Bertan dasta-papilak daude; hauen bidez gozoa, mikatza, garratza eta gazia zaporeak dasta daitezke. Hortzak. Listu guruinak. Faringea: ORLko eremukoa da halaber, ondoan daukan laringea den bezala. Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen eraztun gihartsuez osaturiko hodia da. Eraztunen mugimenduek elikadura urdailera bidaltzen dute. Urdaila: Litro eta erdiko edukiera duen zakutxo baten antza du. Urdailaren sarrerari kardia deitzen zaio eta irteerari piloroa. Heste meharra: Urdailaren bukaeran heste meharra hasten da.7 metro inguru neurtzen du. Bere paretek heste-bildoxkak izeneko konkor batzuk dituzte. Odol basoak bertaraino iristen dira. Heste lodia: Luzeran metro inguru neurtzen du eta zabalera 7 cm. Uzkia: Kanporatze hodia da. Alboko guruin edo organo nagusiak: Gibela. Behazun xixkua. Behazun-hodiak. Pankrea. Hobeto ulertzeko, ikusi hurrengo bideoa.
2009/11/18
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario